Olentzero, hator gure artera

Olentzeroren ohitura bizi-berritzearen alde ari gira lanean.

Olentzeroren egin behar nagusia da mezu baten hedatzea, neguburuaren (neguko solstizioaren) gaiari lotua den mezua : egunak gaua garaituko duela, hots argiak ilunari gaina hartuko duelako esperantxazko mezu xumea. Mezu hori ez da noizbaiteko tradizio batena bainan oraikoa, betikoa, baserri munduan eta berdin errexkiago hiri gune garaikidean bere sentsua aurkitzen duena. Gure elkartea izpiritu horrekin ari da lanean.

Olentzeroren lagunak

Ondoko baliabideak proposatzen dizkizuegu gure elkartearen aktibitateak eta Olentzero pertsonaia hobeki ezagutzeko.

OLENTZEROREN ITUNA

Gure elkarteak printzipio batzu proposatzen dizkizu Olentzeroren etortzea behar den bezala prestatzeko eta ospatzeko.

OLENTZERO: NOR ZIRA?

Olentzeroren inguruko informazioak eta artxiboak atxematen ahal dira Euskal kultur erakundearekin osatu ditugun web-orrietan.

OLENTZEROREN AGENDA

Olentzeroren agenda hurbiletik segitzen dugu beti, herriz herri gure ikazkin famatuak dituen hitzordu desberdinak zerrendatuz…

Nor da Olentzero ?

Olentzeroren egin behar nagusia da mezu baten hedatzea, neguburuaren (neguko solstizioaren) gaiari lotua den mezua : egunak gaua garaituko duela, hots argiak ilunari gaina hartuko duelako esperantxazko mezu xumea. Mezu hori ez da noizbaiteko tradizio batena bainan oraikoa, betikoa, baserri munduan eta berdin errexkiago hiri gune garaikidean bere zentzua aurkitzen duena. Gehiago jakin nahi?

Olentzero liburuxka

“Olentzero” liburuxka hirueleduna da (euskara, frantsesa eta gaztelera).  Olentzeroren Lagunak elkarteak eta Iruñeko Olentzero zaleen elkartea k apailatu dute.

KANTUAK

“Olentzero kantuz, jalgi hadi Baionara” kontzertuko kantuak entzun!

Olentzeroren lagunak elkarteak 2016ko abenduaren 11n grabatu zen “Olentzero Kantuz, jalgi hadi Baionara” kontzertuaren grabaketak sarean eman nahi izan ditu Euskal kultur erakundearen webgunean, dohainik eskuragarri izan daitezen. Bai haurrek bai erakasleek eta gurasoek goza ditzaten…

Mari Domingi eta Olentzero: argiaren mezulariak

Kanaldude herri telebistak herriz herri bideogile desberdinek filmatutako irudiekin egin muntaketa polita!